Uste baino gutxiago igo dira prezioak Hego Euskal Herrian: %0,17 abenduan, eta %2,5 iaz, orobat-2005eko %3,7aren aldean-. Irakaskuntzak, ostalaritzak eta etxebizitzak eragin diote gora KPIKontsumo Prezioen Indizeari : %4 ingurukoa izan da igoera sektore horietan Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan. Herrialde guztietan ere komunikazioak eta aisialdia -kultura- merkatu dira gehien:%1,6 eta %0,6, hurrenez hurren.
Datuok ez dira «txarrak», Euskadiko-CCOOren eta Cebeken ustez. Pozik daude 2005ean baino gutxiago igor direlako prezioak. Kezka dute inflazio metatua, ordea. Sindikatuak jakinarazi du eurogunean baino %8,9 gehiago igo direla prezioak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian 1999tik hona. Areago oraindik, oinarrizko produktuak eta zerbitzuak %60 garestitu dira azken lau urteetan. «Soldatak, aldiz, %30 besterik ez dira igo, eta langileak erosteko ahalmena galtzen ari dira etengabe».
Patronalak ere euroguneko eta Hego Euskal Herriko KPI erkatu ditu, baina enpresen premiez jardun du bakarrik. «Gure produktuei traba egiten die gaur-gaurko inflazioak, eta neurriak hartu behar ditugu kanpoko merkatuetan leku handiagoa izateko».
KALTETUENAK, LANGILEAK. Hitz bakar bat ere ez soldaten igoeraz. KPIk «min handien» langileei egin arren. Horixe nabarmendu du UGT-Euskadik: «Dirua galduko dute lan itunean soldata berrikusteko klausularik ez daukaten guztiek». Azpimarratu du, gainera, oinarrizko produktu eta zerbitzu asko garestitu egin direla jada. Ogia, argindarra, gasa eta garraio publikoa jarri ditu adibide moduan.
Etxebizitzen prezioak ere sano garestituko dira. «Iaz bezala». Nafarroan, esaterako, %4,2 igo ziren. Elikagaiak eta botikak zertxobait gutxiago: %2,3. Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, aldiz, %3 eta %2, hurrenez hurren.Araban, orobat, %2,7 igo da KPI 2006an. Gipuzkoan %2,6, Bizkaian %2,5 eta Nafarroan %2,1, Espainiako Estatistika Institutuak iragarri duenez.
Urte arteko inflazioa %2,5ekoa izan da Hego Euskal Herrian. Urtarriletik abendura artekoa, berriz, %2,4koa: %2,1ekoa Nafarroan, %2,5eko Bizkaian, %2,6koa Gipuzkoan eta %2,7koa Araban.
«Prezioak %60 igo dira azken lau urteetan; soldatak, aldiz, %30besterik ez dira igo»
euskadiko ccoo
«Gure produktuei traba egiten die inflazioak, eta neurriak behar ditugu leku gehiago izateko kanpoan»
cebek patronala
Prezioak %2,5 igo dira Hego Euskal Herrian, eta erosteko ahalmena galdu dute langileek
Lan itunean soldata egokitzeko klausularik ez dutenei egiten die KPIk min handien, sindikatuen hitzetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu