Ekonomia

Prezioek behera egin dute Hego Euskal Herrian, merkealdien eraginez

Hala ere, iazko urtarriletik %4tik gora igo dira.

2008ko otsailaren 15a
12:28
Entzun
KPI Kontsumorako Prezioen Indizea jaitsi egin da Hego Euskal Herrian urtarrilean, probintzia guztietan. Nafarroan izan du jaitsiera handiena, %1,1ekoa. Araban eta Bizkaian %0,6 egin du behera, eta Gipuzkoan %0,5. INE Espainiako Estatitstika Erakundeak eman ditu datu horiek, eta adituen arabera, urtarrileko merkealdien eragina nabarmena da KPIaren jaitsieran.

Hain zuzen ere, urtebeteko bilakaera aintzat hartuta, inflazioak gora egin du nabarmen: Araban %4,6 altuagoak dira prezioak duela urtebete baino; Nafarroan eta Gipuzkoan %4,1 eta Bizkaian %4.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.