Kostu apaleko aire konpainiek irizpide ugariri jarraituta lortzen dute euren gastuak urritu eta, horrela, prezio merkeak eskaintzea. Honako hauek dira hamar nagusiak:
1Hegaldi laburrak. Distantzia labur edo ertaineko hegaldiak egiten dituzte soilik. Horrela, hegaldi batean aritu direnbeharginek lan egin dezakete hurrengo hegaldian ere. Aireko langile kopurua murrizten dute horrela.
2Bigarren mailako aireportuak. Aireportu txikiagoak baliatzen dituzte, horietanzergak txikiagoak direlako. Gainera, txikiagoak izaki, lurrean egin beharreko lanak ere arinago egiten dituzte, behargin gutxiagorekin.
3Diru laguntza publikoak. Administrazioek diruz laguntzen dituzte sarri aire konpainia horiek, aireportu txikiak dituzten lekuetan jarduera ekonomikoa sortzeagatik.
4Oinarrizko zerbitzua baino ez. Airelinea tradizionaletan ohikoa da hegaldian jaten eman, egunkariak banatu eta fardelak eraman ahal izatea. Kostu apalekoetan, berriz, ordainpekoak dira zerbitzu horiek.
5Hegaldi batetik besterako loturarik ez. Leku batetik besterako hegaldiak antolatzen dituzte, loturarik gabe. Geldialdien kostuak eta bi hegaldien arteko koordinazio lanak aurrezten dituzte horrela.
6Hegazkin txikiagoak. Hegaldi laburrak baino ez dituztenez egiten, hegazkinak ere txikiagoak dira, eta erregai gutxiago behar dute.
7Soilik Internet bidezko salmenta. Txartelak Internet bidez saltzen dituzte. Bitartekariak —bidaia agentziak, adibidez— saihesten dituzte, horiei ordaindu behar ez izateko.
8Bidaia txartelik ez. Erreserba egiteagatik zenbaki bat ematen diote bidaiariari; paperezko txartelik ez dute banatzen.
9Langileei ostaturik ordaindu beharrik ez. Hegaldi luzeak egiten dituzten konpainiek ostatua pagatzen diete langileei. Hegaldi laburrak egitean, ordea, langileak gauez etxera itzul daitezke.
10Langileen soldatak, urriagoak. Airelinea tradizionaletako langileek baino gutxiago kobratu ohi dute kostu baxuko aire konpainietakoek.
Prezioen 'sekretua'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu