Gizartea

Pribatizazio asmoak salatu dituzte Nafarroako Ospitaleko garbitzaileek

Zerbitzu publikoa merkeagoa dela nabarmendu dute langileek, eta Marta Vera kontseilariaren kudeaketa kritikatu.

edurne elizondo
2014ko urtarrilaren 29a
13:57
Entzun

Nafarroako Ospitale Guneko garbiketa zerbitzua pribatizatuz joan dira azken urteotan. Nafarroako Ospitaleko langileak dira prozesu horretatik at gelditu diren bakarrak, 105 denera. Orain arte. Haiek eskaintzen duten zerbitzua ere pribatizatzeko asmoa du Nafarroako Gobernuak, Izaskun Arteaga langileak salatu duenez. Garbitzaileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean erietxearen aurrean. Arteagak azaldu du gobernuak urte batean edo urte eta erdian egin nahi duela pribatizazio prozesua. "Langileok kalean geldituko gara".

Gobernuak pribatizazio asmoak justifikatzeko inolako txostenik ez duela aurkeztu nabarmendu dute garbitzaileek, eta Kontuen Ganberak agerian utzi duela zerbitzu publikoa pribatua baino merkeagoa dela. Osasun Departamentuko buru Marta Vera kontseilariaren kudeaketa kritikatu dute langileek, eta dimisioa eman dezala eskatu dute. Datozen asteotarako mobilizazioak iragarri dituzte, haien lanpostuen alde, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera. "Denon arazoa da, langileena, bai eta erabiltzaileena ere", erran du Arteagak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.