Auzitegiak

Prietoren eta Garcia Hidalgoren kontrako auziak ixteko eskatu du Fiskaltzak

Kalparsororen iritzian ez dago nahiko froga PSE-EEko bi kideek iruzurra egin zutela frogatzeko.

Txarli Prieto eta Victor Garcia Hidalgo, irailean, EAEko Auzitegi Nagusian sartzen. LUIS TEJIDO / EFE
2016ko urtarrilaren 4a
13:16
Entzun

EAEko Auzitegi Nagusiak itxi egin behar luke Txarli Prieto eta Victor Garcia Hidalgo PSE-EEko kideen kontra daraman auzia, Fiskaltzaren iritzian, eta halaxe egiteko eskatu du Juan Kalparsoro fiskalburuak. Iruzurra egitea eta dokumentuak faltsutzea leporatzen diete biei, baina, Kalparsororen iritzian ez dago delitu horiek egin dituztela esateko behar beste froga.

Escoiba enpresak PSE-EEren eraikinetan egidako lanen bidez irabazi ekonomikoak izatea leporatzen diete PSE-EEko bi kide horiei. Fiskaltzaren ustez, beharrezko ziren diligentziak egin ondoren ez da frogatu enpresa horrek kobratutako bi fakturak—29.971 eta 19.501 eurotakoak— egin gabeko lanengatik kobratu zituenik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.