Legebiltzarreko ganbera bakoitzeko presidentea aukeratzeko lau bozketa egiten dira gehienez, eta laugarrenean gehiengo sinplez aukeratzen da. Lau bozketa horiek agortu dituzte Diputatuen Ganberan zein Senatuan lehendakaria aukeratzeko.
Borrokarik handiena Senatuan izan da: eskuineko buruzagi Silvio Berlusconik zazpi aldiz lehen ministro izandako Giulio Andreotti kristaudemokrata historikoaren hautagaitza aurkeztu zuen Franco Marini zentristari aurre egiteko. Ganbera horretan Prodiren koalizioak Berlusconik baino bi aulki gehiago ditu bakarrik, eta Marinik oso estu irabazi du bozketa, laugarren eta azken aukeran. Bozketa horietatik hiru atzo egin ziren, eta gaur laugarrena.
Diputauten Ganberan ere lau aldiz bozkatu dute hautetsiek, eta kargurak hautagai bakarra zen arren, laugarrenean lortu du Bertinotti komunistak presidente aukeratua izatea.
Mundua
Prodiren hautagaiak izango dira Italiako Legebeltzirreko bi ganberetako presidente
Kostata, baina Italiako zentro-ezkerraren esku geratu dira, azkenean, Diputatuen Ganberako zein Senatuko presidente karguak: Franco Marini zentrista aukeratu dute Senatuko presidente, eta Rifondazione Comunistako Fausto Bertinotti Diputatuen Ganberakoa. Nolanahi ere, zentro-ezkerreko koalizioak eskuinari kentzen dion aldea txikia dela nabarmen geratu da aukeratze prozesu horietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu