PARTE HARTZEA

Proiektu "estrategiko edo polemikoei" buruzko galdeketak arautuko ditu Gasteizko Udalak

Jaione Agirre parte hartze eta gardentasun zinegotziak adierazi du udal gobernuak "lehentasunezko erronkatzat" jo duela herritarren parte hartzea eta gardentasuna "indartu eta hobetzea".

Gorka Urtaran, eskuinean, Gasteizko Udaleko Ogasun Batzordean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko irailaren 19a
12:47
Entzun

Gasteizko udal gobernuak parte hartzearen alorrean garatu nahi duen programa azaldu du atal horretako zinegotzi Jaione Agirrek batzordean. Zenbait neurri hartzeko asmoa du Gorka Urtaranen gobernuak; esaterako, iragan legealdiko "prozesu parte hartzaile garrantzitsuari" buruzko zirriborro bat aurkeztuko du hilabeteko epean, Herritarren Parte Hartzerako Udal Plana onartzeko asmoz.

Lan ildoetako bat izango da udalaren erabakietan herritarrek parte hartzeko bideak eta tresnak zehaztea. Horretarako, herri galdeketak egiteko arautegia garatzeaz gain, udalak aukera emango du elkarteek beren ekimenak zuzenean aurkezteko, talde politikoen mozioei lotuta egon gabe.

Gardentasunari dagokionez, Gardentasun Plan Integrala ezartzeko asmoa iragarri du Agirrek, Gardentasunerako Herritarren Kontseiluaren sorrerarekin batera. Udal gobernuak hartutako konpromisoak eta baliabide publikoen erabilera zuzena neurtuko ditu kontseilu horrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.