Udalbiltza auzian inputatutako 11 lagunek Madrilera deklaratzera joan beharrak "aurrekari esanguratsuak" dituela azpimarratu dute prentsaurrean agertuek, eta Udalbiltzako kideak aurretik ere deklaratzera joan izan direla eta espetxean ere egonak direla gogorarazi dute. "Gehiago oraindik, alderdi politikoak, eragile sozialak, komunikabideak eta euskalgintzako eragileak ere judizializatu, kriminalizatu eta legez kanpo jarri izan dira azken garaietan".
"Salaketa publikoa" eginez zera azaldu dute: proiektu politiko guztiek "eskubide eta zilegitasun osoa" dutela Euskal Herrian, edozein "eszenategi demokratikotan" bezala; euskal herritarrek "tresna politiko, sozial zein instituzionalak antolatzeko, eskubidea dutela oinarri demokratikoen arabera eta inolako jazarpenik jaso gabe"; inputatuak herritarren aukeratutako "pertsona publikoak" direla, eta horregaitik jasotzen dutela erasoa.
Horragaitik guztiagatik elkartasuna adierazi nahi izan die auziperatu guztiei, eta zera azpimarratu nahi izan dute: "Auzibide judiziala ez da modurik egokiena arazo politikoei irtenbidea aurkitzeko. Aldiz, eragile politiko guztiei hitza ematea da irtenbide eraginkorra. Horretan, gure konpromiso publikoa adierazi nahi dugu oraingo honetan".
Sinatzaileen artean daude, aipatutakoez gain AuB, Bai Euskal Herriari, Bertsozaleen elkarte, Duina gazte koordinadora, EHBF, EHE, EHKME Fundazioa, ESAIT, Gaztesarea kultur elkartea, Hik Hasi, Kontseilua, Jon Gorrotxategi (Gogoako kidea), eta Xabier Isasi (UEUko zuzendari ohia eta EHUko irakaslea).
EAJk eta EAk ez dute agiria sinatu
EAJ eta EA erejoan dira agiri hau adosteko bileretara, baina ez dute sinatu. Beraiek kudeatzen duten Udalbiltzak prentsa ohar bat atera du. "Inkisizio berria suertatzen ari den dinamika honen arabera, ez da gehiago ETAren ingururik. Orain dena ETA da" diote.
Errugabetasun-presuntzioa ez dela "aplikatzen" salatu dute. "Euskal gizartearen arlo ugari, kultura zein politika eta giza zenbait orderkari, erakunde, enpresa eta bereaien zuzendari zein babesle beste inolako frogarik gabearbuiatu, iraindu, boikoteatu eta azkenik kriminalizatu egiten dira. Komunikabide zein enpresak interbenitu, beraien arduradunak auziperatu eta atxilotu".
Gaineratu dutenez, "Euskal Herrian pakea eta elkarbizitza ez dira ez inposaketa, ez inkizizio, ez erantzun bortitzen eskutik etorriko. Ezta norberak defendatzen duen proiektu politikoaren lorpena ere. Hauek zalantzarik gabe modu eta bide demokratiko zein hiritarren borondatearen eskutik etorriko dira", EAJk eta EAk kudeatzen duten Udalbiltzaren iritzian.
Udalbiltza
Proiektu politikoak aurrera eramateko eskubidea aldarrikatu dute hainbat eragilek
Batasuna, Aralar, AB, Nafarroa Bai, Zutik, ELA, LAB, EHNE, ESK, Hiru eta Estee-Eilaseko kideek Udalbiltzaren kontrako auziaren aurrean "kezka bizia" azaldu dute gaur Bilbon. Izan ere, bihar inputatu gisa deklaratzera joan beharko dute Udalbiltzako 11 kidek, Madrilera. "Oinarrizko printzipio demokratiko bat urratzen da beste behin, alegia, benetako sistema demokratiko batean proiektu politiko guztiek azaltzeko eta garatzeko duten zilegitasuna". EAJk eta EAk ez dute sinatu agiria, eta bi alderdi horiek kudeatzen duten Udalbiltzak "Estatuko botereen eskutik sortua den dinamikagatik benetako arbuioa" azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu