Proiektua oraindik geldi daitekeela diote aurkariek

Arrasaten aurten egindako protesta. SINADURA.
2011ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Behin pala sartuta ezinezkoa dela azpiegitura handi bat geratzea. Horixe esan ohi da. Baina kasu honetan gauzak ez daude hain argi, aurkarien iritziz. Mila Elorza AHT Gelditu! Elkarlaneko bozeramailearen ustez, herritarrek indar pixka bat eginez gero, obra geldi daiteke. «Uste dut egoera gogorrak datozela». Imanol Madariaga EHUko irakasle eta AHTaren aurkako militanteak ere uste bera du: «Krisiak gera dezake proiektua. Herri mugimenduaren indarra eta ilusioa oso motel daude eta». Madariagak iaz Espainiako Sustapen ministro Jose Blancok esandako hitzak ekarri ditu gogora: «Proiektu guztiak begiratuko ditugu. %80 baino gehiago eginda daudenak baino ez daude bermatuta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.