Prostituzio etxe bateko langileei eraso egin diete
Ertzaintzak 24 eta 27 urte arteko bost pertsona atxilotu zituen atzo goizaldean, ustezko lesio delitu bat leporatuta. Donostiako prostituzio etxe batean jazo ziren gertaerak, 03:30 aldera. Ordu horretan borroka baten berri ematen zuen dei bat jaso zuen Ertzaintzak, eta prostituzio etxera iristean, laguntza sanitarioa eskatu zuten, lokaleko bi zaindari eta bi emakume zaurituta eta kolpatuta zeudelako. Horiek adierazi zutenez, lokala itxi behar zutela jakinarazi zietenean kolpeka hasi zitzaizkien bost atxilotuak.Erasotzaileek bi autotan egin zuten alde, eta Ertzaintzak horietako bat atzeman zuen errepidean. Lokalean odola, ate hautsiak eta makila bat aurkitu zituzten, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu