Prostituzioan ari zen adingabe bat askatu dute Bilbon

Bere borondatearen aurka prostituitzera behartutako 16 urteko neska bat askatu du Bilbon Espainiako Poliziak.

Erredakzioa
2016ko urtarrilaren 12a
12:52
Entzun

Ustez, adingabea orain urtebete iritsi zen Euskal Herirra, Nigeriatik, eta herrialde bereko senar-emazte batzuek behartuta ari zen prostituzioan, Bilboko kale batean. 
Berri agentzien arabera, neskak «ordu asko ematen zituen kalean, iluntzean hasi eta hurrengo eguneko goizera arte, ahalik eta diru gehien lortzeko asmoarekin». Irabazitako dirua prostituzioan aritzera behartzen zuten senar-emazteei ematera behartuta zegoen adingabea. Bikotea atxilotu egin du Espainiako Poliziak. Atxiloketa unean etxean egindako miaketan hamahiru sakelako, informatika gailuak eta lau pasaporte faltsu atzeman ditu Poliziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.