Batzorde horretan parte hartu du Colette Capdevielle Baionako diputatu eta abokatuak, eta hark dio lege proposamenak bi helburu nagusi dituela: prostituzioa eragiten duten bezeroak zigortzea eta sistema horren biktima diren prostituei zigorra kentzea.
Nicolas Sarkozy presidente ohiaren agindupean, "bezeroak pasiboki edo aktiboki erakartzea" zigortzea arautu zuten.
Capdevielleren arabera, legeak lagundu behar ditu prostitutak pairatzen duten egoeratik atera eta bertze lan mota bat eskainiz, bizi duin bat izateko. Kasu anitzetan kankopoak direla gogoratu du, eta agiririk ez dutela. Lege integral batek prostituten egoera konpondu behar duela dio Capdeviellek.