Manifestazioa egin zuten atzoarratsaldean Plentzian (Bizkaia), goizean Ermitatze gaztetxea itxi eta hesitu zutela salatzeko. Gaztetxeko ordezkariek aditzera eman zutenez, goizean goiz joan ziren udaltzainak eta ertzainak gaztetxera, eta hustu egin zuten. Diotenez, hogei minutu besterik ez zieten eman barruan zituzten gauzak ateratzeko. Gero, poliziek bi behargini babesa eman zieten, haiek gaztetxeko atea hesi-hormaz ixten zuten bitartean. Inor ez sartzeko moduan laga zuten eraikina.
Bilboko Kukutza gaztetxean, berriz, asteburuan eraikina berritzeko lanak egin zituzten hainbat boluntariok. Bilboko Udaleko Hirigintza Sailak aurreikusitako arriskuak desagerrarazi dituztela esan dute, eta ikustera joateko deia egin diete udal agintariei.
Protesta egin dute Plentzian, Ermitatze gaztetxea hustu eta itxi dutela salatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu