Osasunbideko sukaldeko langileen (E mailakoen) lan eskaintza publikoa bezala, emaginen eta erizainen oposizioak ere airean daudela ohartarazi dute SATSE eta LAB sindikatuek. 2009an onartu zen erizain eta emaginen lan eskaintza publikoa, eta han zehaztutako lanpostu kopuruari eusteko eskatu dute sindikatuek, susmoa baitute administrazioak lanpostuak murriztuko dituen.
Gaur goizean bilduko da osasungintzako mahai sektoriala, eta administrazioak gaur erantzungo du erizain eta emaginen lanpostuak mantenduko ote dituen. Sindikatuek elkarretaratzera deitu dute, gaur 09:15ean. Osasunbideko egoitzaren aurrean egingo dute protesta, mahai sektoriala bileran dagoen bitartean.
E mailako oposizioetara aurkeztu behar zutenak ere mobilizazioak egiten ari dira iluntzero. Atzo, Nafarroako Jauregian elkartu eta PSNren egoitza aurrera joan ziren manifestazioan. Alderdi sozialistari eskatu diote Osasunbideko oposizioetan E mailako 102 lanposturen eskariari eusteko, eta urrian 20an murrizketa onartzeko dekretua ez sinatzeko.
Protesta egingo dute gaur, erizainen eta emaginen lan eskaintzari eusteko
Oposizioetan eskaini behar zituzten lanpostu kopuruei eusteko eskatzen ari dira sindikatu eta kaltetuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu