INDARKERIA MATXISTA

Protestak hiriburuetan, Matarranzen hilketa gaitzesteko

Erandion hildako emakumearen bikotekidea espetxeratzeko agindu du epaileak.

Arriaga plazan egin dute protesta Bilbon. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 7a
07:49
Entzun

Hegoaldeko lau hiriburuetan manifestazioak egin dituzte arratsaldean: Iruñean, 19:00etan, udaletxearen aurrean; Donostian, 19:00etan, Bulebarrean; Bilbon, 19:30ean, Arriaga plazan; eta Gasteizen, 20:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan.

Protesta gehiago egin dituzte Euskal Herriko hainbat herritan ere, gaur eta datozen egunotan, mugimendu feministak deituta.

Astelehen goizean aurkitu zuten Almudena Matarranzen gorpua, bere bikotekidearen etxean, Erandion (Bizkaia), indarkeria zantzuekin. 39 urteko emakumeak bi egun zeramatzan desagerturik. Igandean abiatu zituen Ertzaintzak bilaketa lanak, senide batek jarritako salaketaren harira. Andrazkoaren hilotza aurkitu eta ordu batzuetara atxilotu zuten 38 urteko bikotekidea Leioan. Ihes egina zen. Erailketa egin izana egotzi diote gizonezkoari, eta hura espetxeratzeko agindu du epaileak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.