Atarrabiako Udalak "Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Barne Ministerioak inposatuta" jarri behar izan du gaur udaletxean Espainiako bandera, eta hainbat eta hainbat lagunek protesta ekintza egin dute, aginduaren aurka. Ikurrinak ipini dituzte eurek Kale Nagusian.
Peio Gastearena alkateak (Bildu) gogoratu du udalbatzarra Espainiako bandera jartzearen kontra agertu dela eta "legeak behartuta" jarri behar izan dutela gaur. 1977an egindako galdeketan herritarren gehiengoa ikurrina zintzilikatzearen alde agertu zela ere esan du Gastearenak, eta udaletxean hura oroitzeko plaka bat jarriko duela.
Ikurrina kentzeko agindua izan zuenean, Udalak 2011n bandera denak erretiratzea erabaki zuen.