Ezker abertzalearen Udalbiltzak hilaren 13an batzar nagusia egingo du Donibane Lohizunen, 2006ko balantzea egiteko. Azaroaren 18an zen egitekoa, Beasainen, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu egin zuen, Udalbiltza Espainiako Estatuan legez kanpoko erakundea dela argudiatuta. Lapurdin, Donibane Lohizunen bilduko dira batzarrean Udalbiltzakoak, eta "helburu nagusia, inoiz baino garrantzitsuago den prozesu demokratikoa guztion artean bultzatzea da".
Proposamen bat egingo du bertan. "Euskal herritarren eskubideen alde harturiko konpromisoa garatuz, dagozkigun eskubideak ezagutzeko, euren aurka ematen diren urraketak jakiteko, urraketa hauek merezi duten erreparazioa bideratzeko eta urraketa gehiago ez errepikatzeko prozesu bat indarrean jartzeko proposamena jakinaraziko dugu".
Udalbiltzaren ustez, "prozesu demokratikoa ezinbestekoa" da, "gatazka behin betiko konpontzeko". Haien ustez, euskal herritarren eskubideak aitortzea eta errespetatzea dira "bakearen alde egin daitekeen inbertsiorik onena". Horretarako, "urrats zehatzak" behar dira.
Udalbiltza
"Prozesu demokratikoa bultzatzeko" egingo du Udalbiltzak batzar nagusia Donibane Lohizunen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu