politika

"Prozesu demokratikoa sostengatu, errepresioa gelditu" lelopean, mobilizazioak Irlandan

2009ko abenduaren 2a
13:26
Entzun
Pasa den larunbatean Irlandako Irish Basque Solidarity Committees-ek antolatuta bi elkarretaratze egin zituzten Belfasten eta Dublinen Batasuna eztabaidatzen ari den prozesu demokratikoa bultzatzeko. Prozesu demokratikoa sostengatu, errepresioa gelditu lelopean, Dublinen 40 lagun eta Belfasten 60 elkartu zirela jakinarazi dio ohar bidez Irish Basque Solidarity Committees-ek Amnistiaren Aldeko Mugimenduari.

Belfasten bildutakoen artean hango alkate ordea eta Sinn Feineko bi parlamentari eta bi zinegotzi zeudela adierazi dute. Ogra Shinn Fein gazte erakundeak, berriz, bere elkartasuna adierazi die Batasuna berreraikitzen saiatzeagatik atxilotutakoei. Aipatutako elkarretaratzeetan parte hartzeaz gain, mobilizazio gehiago egin zituen erakunde horrek Omagh, Lurgan, Dungannon, Straban eta Limericken.

Larunbat honetan ere elkartuko direla adierazi dute, Corken Irish Basque Solidarity Committees-ek antolatuta, eta Derryn Sinn Feinek antolatua.

Urriaren 13an Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez, Amaia Esnal, Rufi Etxeberria, Txelui Moreno eta Mañel Serra atxilotu zituzten, Batasunaren Mahai Nazional berriaren aurkako operazioan. Lehenengo bostak kartzelan daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.