Izan ere, Ibarretxeren iritzian, ezin da prozesu erabakitzaile batean sartu ETAren tregoarik gabe, eta hori gainerako alderdiek ere badakitela azpimarratu du. "Berandu baino lehen" etorriko da hori Ibarretxeren iritzian, baina bien bitartean eztabaida antzuetan erortzea ekidin behar dela dio.
Bere eginbeharra egun horretarako prestatzea dela azaldu du, "hutsetik ez abiatzeko". Ordurako alderdien artean "metodologia, prozedura, interlokuzioa eta alderdien mahaiaren osaketa" gisako gauzak adostuta eduki behar direla. "Momentu hori iritsi aurretik sukaldeko lana ondo eginda eduki behar da", azaldu du.
ETA ez dela ari koherentziaz jokatzen dio Jaurlaritzako lehendakariak, eta horretaz denak ohartu direla, "baita ezker abertzalea ere". Ezker abertzaleak ere "kapitulu hau gainditu" egin nahi duela uste du Ibarretxek, "garbi esan baitute politikan aritu nahi dutela".
Normalizazio politikoaz eta bakegintzaz arduratuko den Jaurlaritzako batzordea urte honen amaieran edo datorrenaren hasieran osatuko dela aurreratu du, eta han, alderdi guztien ekarpenak biltzeko itxaropena dauka. Hirukoaren iritzian, normalizazio politikorako gakoak Eusko legebiltzarrean onartu zen Estatutu Berrirako Proposamenean biltzen direla berretsi du.
Politika
Prozesu erabakitzailea "berandu baino lehen" hasiko da Ibarretxeren iritzian
"Berandu baino lehen" prozesu erabakitzailea abiatuko dela uste du Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek. Gainera, azkenean PP eta Batasuna beste alderdi guztiekin batera mahai berean eseri beharko direla azaldu du. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu du su-etena etorriko den itxaropena baduela. Bere ustez badaude horretarako aukerak, baina, diskrezioz aritu behar dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu