Gipuzkoako diputatu nagusi izateko hautagaia, Jon Jauregi, eta Batzar Nagusietako presidentetzarakoa, Maribel Vaquero, aurkeztu ditu gaur EAJk.
Gipuzkoako Diputazioan bultzatuko dituen politika lerro nagusiak zeintzuk diren azaldu du Jauregik, eta bi ildo nagusi ezarri ditu: batetik, prozesua "atzeraezin bihurtzea", eta, bestetik, "Gipuzkoaren garapena eta ongizatea" sustatzea.
Prozesua atzerazin bihurtzeko "giza eskubideen eta euskal herritarren erabakitzeko eskubidean" oinarritutako konponbidea bultzatuko duela agindu du.
Politika
Prozesua atzeraezin egitea duela lehentasun esan du Jauregi Gipuzkoako Diputaziorako hautagai jeltzaleak
Gatazka giza eskubideen eta euskal herritarren erabakitzeko eskubidean oinarrituta konpondu behar dela azpimarratu du. Gipuzkoaren garapena eta ongizatea bultzatzea izango duela politikarako beste ardatza agerti du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu