Politika

Prozesua aztertzeko nazioarteko aditu talde bat gonbidatu du Ibarretxek

Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak gonbidatuta datorren astelehenean nazioarteko aditu talde bat bilduko da Gasteizen. "Bakea lortzen eta gatazkak konpontzen" adituak dira eta Euskal Herriko bake prozesua eta normalizazioa izango dituzte aztergai. Besteak beste, Bake eta Elkarbizitza Planean aurreikusita dauden ekimenetan ere lagunduko dute.

2006ko irailaren 15a
12:35
Entzun
Batzarra goizeko bederatzietan izango da astelehenean, irailak 18, eta bertan nazioarteko sei aditu egongo dira:

Pamela Aall. Estatu Batuetako Bakerako Institutuko presidenteordea-USIP, Estatuko Batuetako Kongresuak sortu eta finantzatutako erakundea.

Ann Hope. Ipar Irlandako Giza Eskubideen Batzordeko kidea, Stormont-eko Hitzarmenen konpromiso nagusinetako baten bidez sortu zen batzordea.

Andrea Bartoli. New Yorkeko Kolumbiako Unibertsitateko gatazkak konpontzeko Zentroko zuzendaria. Une honetan gatazka eta genozidio arloetako Nazio Batuetako idazkari nagusiaren aholkularia.

Brandon Hamber. Hegoafrikako psikologo klinikoa, biktimen arloan aritua. Hegoafrikako transizioa eta adiskidetzerako Unitatearen lana koordinatu zuen. Duen esperientzia Ipar Irlandan aplikatu du.

Pierre Hazan. Liberation frantses egunkariaren berriemaile-ohia. Nazioarteko epaimahaiei buruzko Suitzako Fundazio Nazionalaren ikertzailea eta Giza Eskubideen Jaialdiaren sortzaile-ohia Genevan.

Alan Smith. Ulster-eko Unibertsitateko irakaslea eta unibertsitate honetako Bakerako Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedraren zuzendaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.