Mundua

Prozesua bultzatzearren IRAk barne egitura errotik aldatu duela ondorioztatu du Behaketa Batzordeak

IRAren bilakaera aztertzen duen IMC Behaketa Batzorde Independentearen arabera, erakunde armatu hori bakearekin eta estrategia politiko hutsarekin erabat engaiatuta dago egun. Batzordearen iduriko horren erakusgarri da IRAk barne egiturak errotik aldatu dituela kutsu militarra galduz.

2006ko urriaren 4a
17:26
Entzun
"Orain dela 3 urte talde paramilitar sofistikatu eta arriskutsuenetako bat zen: armen eta beste material batzuen armategi handiena zuen. Orain estrategia politikoarekin eta terrorismoa eta beste kriminaltasun modu batzuk ezabatzearekin irmo engaiatuta dago", dio IMCren txostenak. IRAren inguruan plazaratu duen hamabigarren txostena da, eta orain artekoetan erakunde armatuak izan duen bilakaera gehien goraipatzen duena.

Batzordearen ustez IRAk ez dauka borroka armaturari berriz heltzeko inolako asmorik. Bi arrazoi eman ditu ondorio horretara iristeko: batetik, Sinn Feinek ezarritako estrategia politikoarekin guztiz bat datorrela IRA; bestetik, barne egitura errotik aldatu duela, eta, ondorioz, egun ia ezinezkoa zaiola jarduera militarrik aurrera eramatea. IMCren txostenak agerian utzi duenez, armak erosteko, bonbak prestatzeko, kide berriak errekrutatzeko eta Erresuma Batuko segurtasun indarrei jarraipena egiteko atalak desegin egin ditu IRAk.

Era berean, errepublikanoen komunitatean polizia lanak egiteari utzi diola uste du Behaketa Batzordeak, eta hortik ondorioztatu du etorkizunean Ipar Iralndako Poliziari oniritzia emateko prest dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.