Politika

Prozesua bultzatzeko konpromisoa hartu dute Cossiga, Soares, Adams, Perez Esquivel, Cardenas eta Motlanthek

Halaber, gatazkan diren bi aldeei, "Euskal Herrikoari eta Espainiakoari", konponbidearen bila hasitako bidean aurrera egiteko eskatu diete. Horretarako indarkeria bazterrean uzteko eta gatazkaren arrazoiei heltzeko galdegin diete.

2006ko urriaren 9a
13:37
Entzun
Francesco Cossiga Italiako presidente ohiak, Mario Soares Portugalgo lehen ministro eta presidente izandakoak, Cuauhtemoc Cardenas Mexiko DFko gobernuburu eta zentro-ezkerreko PRD alderdiaren sortzaileak, Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel saridun argentinarrak, Gerry Adams Irlandako Sinn Fein alderdiko presidenteak eta Kglema Motlanthe ANC Afrikako Batzar Nazionaleko idazkari nagusiak izenpetu dute prozesua bultzatzea helburu duen adierazpena. Nazioarteko politikagintzan, bake prozesuen bideratzean eta giza eskubideen defentsan izen handikoak dira sei lagun horiek.

Bakoitzak bere sorterrian aurkeztuko du adierazpena. Besteak beste, prozesua bultzatzeko konpromisoa hartu dute. "Helburu hori lortzeko eta irtenbide demokratikak proposatzeko xeda dueten ekimen guztiak bultzatzeko konpromisa hartzen dugu gaurtik", agertu dute.

ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean komunikazio bide ofizial bat ireki izanak, Zapatero Espainiako gobernuburak Euskal Herriak demokratikoki erabakitakoa errespatzeko prest agertzeak, eta Euskal Herriko eragileen artaen akordiorako aurreneko urratsak eman izanak "testuinguru berri bat" zabaldu dutela iritzi diote, eta halaber, pauso horiek "oso positiboak" dirlea uste dute.

Sinatzaileen iduriko, gatazkak bi alde ditui "Euskal Herrikoa eta Espainiakoa", eta hortik abiatuta, alde biei eskatzen die indarkeriarik gabe bakea eta normalizazio politikoa lortzeko, "gatazkaren arrazoiei helduz" eta "zauri zaharrak ardura politikoaren ukenduarekin" sendatuz.

Euskal gatazkaren konponbidea gero eta gehiago ari da jartzen nazioarteko agenda politikoan. ETAk su-etena iragarri zuenean, nazioarteko agintari eta eragile politikoen adierazpen ugari izan ziren. Harrezkeroztik, prozesuaren bilakaera gertutik jarraitzen ari dira. Hain zuzen ere, hilaren 25ean, Europako Parlamentuak aztertuko du prozesuari buruzko adierazpen bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.