Begoña Errazti EAko presidentea Unai Ziarreta eta Rafa Larreinarekin batera joan da batzarrera. Batasunaren aldetik, berriz, Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria eta Olatz Dañobeitia izan dira Bilbon.
EAk, alderdi politiko guztiekin egingo dituen bilera txandaren barruan PSE-EEko ordezkariekin batzartuko da uztailaren 21ean.
Gero, AEBetara egingo du bidaia EAko ordezkaritza batek. Alderdi demokrata eta errepublikanoko ordezkariekin bilduko dira, Euskal Herriko bake eta normalizazio prozesuaren berri emateko.
Konponbide prozesua
Prozesua demokratikoa izan dadin oinarri sendoak adostea beharrezkotzat jo dute EAk eta Batasunak
EAren Bilboko egoitzan bildu dira gaur EAko eta Batasuneko ordezkariak. Batzarraren ostean Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegik azaldu duenez, EA eta Batasuna bat datoz “prozesua demokratikoa izan dadin oinarri sendoak adostea beharrezkoa” dela baieztatzerakoan. Era berean, azpimarratu dute prozesuak Euskal Herri osokoa izan behar duela, lurralde bazterketarik gabekoa. Autodeterminazio eskubidearen garrantzia nabarmendu dute bi alderdietako buruek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu