Politika

Prozesua EAErako estatutu berri batekin bururatu behar dela uste du Ramon Jauregik

Estatutu berri hori "ezker abertzalea behin betiko demokrazian sartzeko" bidea izan behar duela erantsi du.

2006ko abenduaren 28a
15:10
Entzun
Ramon Jauregi Espainiako Kongresuko Batzorde Konstituzionaleko bozeramaile sozialista Gernikako Estatutua aldatzearen alde agertu da Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Areago, prozesua Estatutu berri bat eratuz bururatuko dela uste du: "Beti pentsatu izan dut Estatutu berri baten forma hartuko duen erreformarekin bururatu behar dela prozesua".

Estatutu berri hori alderdi guztien artean landu behar dutela, etaAraba, Bizkaia eta Gipuzkoaren autogobernuan sakontzeko balio izan behar duela zehaztu du. Halaber, "ezker abertzalea behin betiko demokrazian sartzeko", esan du. "[Egungoa] hobetzeko arau bat, autogobernuan sakonduko eta zauri zahar hau konponduko duena".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.