Politika

Prozesua garrantzi handiko une baten atarian dagoela esan du Zapaterok

Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapateroren arabera, egoera ez da uda aurrekoa baino “hobea, ezta okerragoa ere”, baina prozesua une “garrantzitsu batetik” gertu dagoela adierazi du. Bakeak denbora behar duela eta merezi duela nabarmendu du Zapaterok eta horretako lanean jarraituko duela. “Indarkeriaren amaiera” posible den denborak erakutsiko duela gaineratu du.

2006ko irailaren 7a
16:46
Entzun
Zapaterokprozesuaren inguruan hitz egin du gaur Madrilgo Moncloa jauregian Kofi Annan NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiarekin bildu ondoren. “Garrantzi handiko unearen ataria”dela esan du. Denborarekin, prozesuak ere aurrera egingo duela iritzi dio, eta horrela ikusiko dela “indarkeriarik gabeko prozesu” baten aurrean gauden ala ez.

Bake prozesua kontu handiz landu behar dela esan du Zapaterok komunikabideen aurrean eta Espainiako Gobernua “behar den denbora hartzen ari dela” adierazi du.

Gobernuko presidenteak irailean bake prozesuaren inguruko datuak emango zituela iragarri zuen uda aurretik. Horren harira, hitza beteko duela esan du eta gobernuak bere eskura duen informazioa eskainiko duela.

Arnaldo Otegi Batasuneko mahaikideak konponbide prozesua “blokatuta” dagoela esan zuen atzo baina adierazpen horien inguruan ez du mintzatu nahi izan Zapaterok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.