Politika
Prozesua nazioarteko agendan egotea "oso garrantzitsua" dela nabarmendu du Ibarretxek
Urriaren 25ean Europako Parlamentuan Euskal Herriko prozesuari buruzko eztabaida egingo dutelako pozik dago Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria. Batetik, Europa "gure etxea" dela nabarmendu du; bestetik, nazioarteko agendan egotea garrantzia handikoa dela, "ikus gaitzaten eta aliatuak izan ditzagun".
"Ikusten ez dena, ez da existitzen. Oso garrantzitsua da munduak ikus gaitzan eta aliatuak izan ditzagun. Gainera, zorionez, nazioarteko agendan egoteak gauza gehiagotara behartzen gaitu", esan du Ibarretxek Europako Parlamentuaren erabakiaren harira, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. "Bake eta Euskadi eta Espainiaren arteko akordio prozesua nazioarteko agendan egotea oso garrantzitsua da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu