Presoak

Prozesua ondo badoa udan presoak hurbilduko dituztela jakinarazi du PSEk

Presoen sakabanaketa salbuespenezko neurria izan zela agertu du Jose Antonio Pastor Eusko Legebiltzarreko PSEren bozeramaileak, eta "terrorismorik ez dagoela eta su-etena behin betikoa dela" egiaztatzen bada "salbuespenezko egoera" horrek ez duela zentzurik iritzi dio. Beraz, prozesua ondo badoa Espainiako Gobernuak udan presoak hurbilduko dituela esan du. Hala ere, ez du zehaztu gerturatzeak zer neurri izango duen; hau da, zenbat preso hurbilduko dituzten.

2006ko ekainaren 23a
14:47
Entzun
PSEko buruzagiak albiste agentzia bati azaldu dionez, datorren astean eskatuko dio Zapatero Espainiako gobernuburak Kongresuari ETArekin harremanetan hasteko baimena. "Behin hitzegiten hasi eta gero, eta su-etena benetakoa eta serioa dela egiaztatzen denean, pentsatzekoa da mugimenduak egiten hasiko direla", adierazi du. Udan presoak hurbiltzea mugimendu horietako bat litzatekeela erantsi du.

ETArekin harremanak hasi eta laster, PSEk alderdiekin bilerak egiteko egutegi bat proosatuko duela jakinarazi du Pastorrek, eta Batasuna aintzat hartuko dutela batzar txanda horretan "kereila eta salaketen beldurrik gabe".

Bilera horretan Batasuneko ordezkariei legezko alderdi bihurtzea ezinbesteko dutela esango ditela aurreratu du Pastorrek, eta horretarako izen berria jarri eta eratze prozesu bat osatu beharko dutela. "Beste hauteskunde marka bat erregistratu beharko dute, estatutuak indarrean den legedira egokitu, eta araudi horren eta Konstituzioaren mendeko direla isaltu beharko dute", azpimarratu du.

Batasuna bide hori egitekotan dela plazaratu du gaur =l El Correo==http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/pg060623/prensa/noticias/Portada_VIZ/200606/23/VIZ-ACT-346.html= egunkariak, baina Pernando Barrena buruzagiak ukatu egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.