Idoia Zenarruzabeitia Jaurlaritzako lehendakariordeak jardunaldien egokitasuna azpimarratu du, batik bat, Euskal Herrian "bakea lortzeko aukera historikoa" dagoela iritzita.
Ekimen paregabea dela esan du Zenarruzabeitiak hasiera hitzaldian, eta bakea, ezinbestean, normalizazioari eta elkarbizitzari lotuta dagoela azpimarratu du. "Horretarako hitzarmenak egin behar ditugu, elkarbizitza hitzartu egin behar baita, inoiz ez inposatu. Inposaketa elkarbizitzaren antitesia da. Bakea eta normalizazioa lortzeko elkarbizitza ere lortu behar da. Beraz, elkarbizitzak esan nahi du pertsona guztien giza eskubide denik irmo konprometitzea; indarkeriaren biktima guztiei ezagutza adieraztea eta ordain sozial, moral eta materiala ematea", esan du.
Inaugurazio hitzaldi horren ondoren, Amelia Valcarcel filosofofeminista espainiarrak hartu du hitza aurreneko ponentzia aurkezteko. Bakegintza teoria femnistatik aztertu du Valcarcelek, eta gai korapilatsua dela onartu du. Izan ere, indarkeria zabalduta dagoen gizarteetan andreak pairamentsuagoak direla agertu d Valcarcelek, eta ama, emazte eta alaba izaera gainditu eta herritar direla onartu ezean emakumeek ez dutela ekarpenn handirik egingo bake prozesuetan.
Bakegintza
Prozesuaren aldeko adierazpena plazaratuko dute bihar nazioarteko hainbat emakumek
=l Emakunde==http://www.emakunde.es/=l-k antolatuta =l Sare 2006==http://www.sare-emakunde.com/pags/programaGeneral.asp=l jardunaldiak hasi dira gaur goizean Donostian, Kursaalean. Funtsean, emakumeek bakegintzan nola eragiten duten aztertuko dute jardunaldi horietan, eta nazioarteko esperientzien hainbat lekukotasun izango dira. Bihar prozesuaren aldeko adierazpena plazaratuko dute jardunaldietan parte hartzen ari diren nazioarteko hainbat emakumek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu