Joan den asteko arma lapurreta ETAk egin izana "nahikoa gertagarria" dela esan du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak SER irrati katean egin dioten elkarrizketan. Hala dela baieztatuz gero, berehalakoan bi ondorio izango lituzkeela agertu du: batetik, ekintzaren egileek egindakoagatik erantzun beharko dutela; bestetik, ETAk armak behin betiko uzteko borondaterik duen egiaztatzerakoan "erabateko zorroztasunez" arituko dela Espainaiako Gobernua. "Gobernua guztiz zorrotza izango da, erabateko zorroztasunez egiaztatuko du ETAk indarkeria amaiarazteko borondaterik duen".
Nolanahi ere, prozesuaren inguruan "baikortasun zuhurra" duela azpimarratu du.
Politika
Prozesuaren inguruan "baikortasun zuhurra" duela esan du Zapaterok
Nimesko arma lapurreta ETAk egin zuela baieztatuz gero, erakunde armatu horrek indarkeria behin betiko asmoa duen edo ez "erabateko zorroztasunez" neurtuko dutela agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu