Politika

Prozesuari buruz zituen asmoei bere horretan eutsiko die Espainiako Gobernuak

Espainiako Kongresuko kontrol saioan bake prozesuari buruz galdetu diote gaur Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburuari. "Gobernuak bere asmoei eusten die", ziurtatu du. Halaber, Espainiako Gobernuak bake prozesuaren inguruan ezarri zituen printzipioei eusten diela azaldu du Zapaterok. Hau da, bere garaian Espainiako Kongresuan zerrendatu zituen berdinak direla gogorarazi du: "legezkotasuna, zuzenbide estatua eta elkarrizketa indarkeriaren amaiera lortzeko".

2006ko irailaren 27a
17:14
Entzun
Coalicion Canariako bozeramaileak "kale borrokak" eta ETAren azken agiriek prozesuari buruz Espainiako Gobernuak aurreikusita zuen egutegia aldatu ote duten galdetu dio Zapaterori.

Espainiako Gobernuko presidenteak "kale borroka" eta beste edozein indarkeria ekintza arbuiatuz hasi du erantzuna. Jarraian, Espainiako Gobernuak bake prozesuri buruzko bere printzipioak mantentzen dituela adierazi du. Hain zuzen, "legezkotasuna, zuzenbide estatua eta elkarrizketa, indarkeriaren amaiera lortzeko".

Era berean, Espainiako Gobernuak "indarkeriaren amaieraren inguruko itxaropena" mantentzen duela adierazi du Zapaterok. Horretarako arrazoi objektiboak daudela gaineratu du: "hiru urte baino gehiago ETAk eragindako heriotzarik gabe eta duela sei hilabete ETAk iragarritako su-eten iraunkorra".

Espainiako Gobernuak indarkeriarekin amaiera ikusteko eta bakea lortzeko gogo bizia duela berretsi du eta horrenbestez, Espainiako Gobernuak bere asmoak mantentzen dituela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.