Estanis Etxaburu eta Agurtzane Alkalde Etxerat-eko bozeramaileekazpimarratu dute “dispertsioa heriotza dela” eta sakabanaketak irauten duen bitartean “bihar bertan beste hildakorik izango ote den jakitea ezinezkoa” dela azaldu dute. Etxerat-eko kideen hitzetan hemendik aurrera ez dute onartuko “inork sufrimenduari buruzko leziorik ematea”. Era berean ez dute ametituko “sufrimenduen arteko mailaketarik” edo “giza eskubideen pribatizaziorik”.
Espainiako eta Frantziako estatuei eskatu diete espetxe politika "kriminal eta indarkeriazkoa" albo batera uzteko, presoak euskal herriratzeko. Gainera, presoek “prozesuan parte hartzeko aukera izan dezaten” dagokien estatus politkoa onartzeko eskatu die Etxerat-ek.
presoak
Prozesuari ez baina sakabanaketari epea jarri behar zaiola uste du Etxerat-ek eta lehenbailehen amaitu behar dela
Euskal presoak “lehenbailehen” Euskal Herrira ekarri behar direla azpimarratu du gaur Etxerat-ek. Egoera edozein delarik ere “eskubideak eskubide direlako”. Gaur azaldu dutenez ez diote prozesuari eperik jarriko baina bai sakabanaketari. Etxerat-en ustez lehenbailehen amaitu behar da sakabanaketarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu