Nolanahi ere, hautagaiaren izendapen ofiziala uztailaren 15ean egingo da, batzorde nazionalean. Hori iritsi aurretik alderdiko kide eta sektoreekin zein Kataluniako gizarte zibilekoekin harremanak izango ditu Montillak, bere "hauteskundeetzako eskaintza" zehazteko.
PSCren barruan tira-birak izan dira udazkeneko hauteskundeetarako hautagaia aukeratzeko. Bi sektore izan dira nagusi: Pasqual Maragall egungo presidentearen ildokoak, batetik, eta Montillaren aldekoak, bestetik. Azkenean, agi denez, Montillaren aldekoa nagusitu da. Maragallek joan den astean iragarri zuen ez zela hauteskundeetara aurkeztuko eta bidea ireki zion Montillari.
Katalunia
PSCk Montilla proposatu du hautagai, "aho batez"
Hurrengo hauteskundeetan Genralitateko presidentetarako hautagai izateko Jose Montilla proposatu du PSCko zuzendaritzak. Alderdiko iturriek nabarmendu dutenez, "aho batez" egin du proposamena zuzendaritzak, eta Pasqual Maragall egungo presidente eta alderdian leihakide izan duen Pasqual Maragallen "babes sendoa" jaso du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu