PSE "adi" egongo da autogobernuari buruzko lantaldea "proiektu partikularren enkante bat" izan ez dadin

2013ko abenduaren 26a
12:54
Entzun

"Espainia eta Europa barruko autogobernu estatutarioa arrakasta formula" dela nabarmendu du PSE-EEk, ohar baten bidez. EAJk lantaldea osatzeko eskaria erregistratu eta gero, PSEk esan du lantaldearen sorrerak "EAJren beharrei eta agenda politikoari" erantzuten diola, eta gaineratu du ez dela lehentasunezko gaia gizartearen gehiengoarentzat.

Egungo autogobernu eredua goraipatu du PSEk, iritzita "ezberdinen arteko elkarbizitza" ahalbidetu duela. "Gernikako estatutua onartu zenetik 33 urtera, prest gaude autogobernuaren funtzionamendua berrikusteko proposatutako lantaldean parte hartzeko eta balizko hobekuntzak aztertzeko, Eusko Jaurlaritzak ondoren aurkeztu ahal izan dezan erreforma estatutario zehatz bat, ezarritako prozedurak jarraituz", azaldu du PSEk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.