Eusko Legebiltzarrean PSE-EEk duen bozeramaileak, Jose Antonio Pastorrek, PPrekin duten akordioa 2011ko udal hauteskundeak arte luzatu daitekeela adierazi du. PSE-EE eta PPren arteko hitzarmenari esker, Patxi Lopezek Eusko Jaurlaritzako lehendakari izateko gehiengo osoa lortu zuen. "Guztiak orain arte bezala jarraitzen badu hitzarmena mantendu egingo da udal hauteskundeetan", Pastorren arabera. Gainera, onartu du akordio hori luzatzearen helburuetako bat Getxoko Udala (Bizkaia) eta Arabako Aldundia berreskuratzea dela.
Hala ere, Pastorrek nabarmendu du PSE-EEk urrian egingo duen batzarrari begira prestatzen ari diren txostenean biltzen den asmoa dela hori, eta beraz, oraindik baieztatu gabekoa. Txosten hori ez dela behin betikoa adierazi du Eusko Legebiltzarreko kideak, eta aldaketak izan ditzakeela.
Belen Greabes Euskadi Buru Batzarreko idazkariak eskertu egin du PSE-EE eta PPren arteko akordioaren berri bozen aurretik ematea, "aurtengo [Eusko Legebiltzarreko] bozetan ez bezala, iruzurrak ekiditeko, eta herritarrek PSE-EE edo PPri bozkatzea berdina izango dela jakiteko".
politika
PSE-EE eta PPren arteko akordioa 2011ko udal hauteskundeak arte luzatu dezaketela dio Pastorrek
Alderdiak urrian egingo duen batzarrari begira prestatzen ari diren txostenean biltzen da asmo hori Eusko Legebiltzarreko PSE-EEko bozeramailearen ustez, eta beraz, oraindik baieztatu gabe dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu