politika

PSE-EE ez beste talde guztiek kritikatu dute Lopezen mezua

Alde batetik, prozesu politiko berrian aurrea ez hartzea aurpegiratu diote. Bestetik, PPk esan du Lopez bere buruarekin adeitsuegia dela.

2012ko urtarrilaren 2a
16:19
Entzun

Patxi Lopez lehendakariaren Urtezahar gaueko mezuak ez du inor gustura utzi. Lopezek bakea eta ekonomia izan zituen hizpide, baina oposizioaren aldetik eta Eusko Jaurlaritzan babesten duen alderdi bakarraren aldetik kritikak besterik ez zituen jaso. Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak esan zuen ETA ez dela oraindik desagertu eta Lopez bere buruarekin adeitsuegia dela.

Alderdi gehienek prozesu politiko berrian lidergoa ez hartzea aurpegiratu diote, ordea. Iñigo Urkullu EAJkoak apaltasuna eskatu zion, gainera, eta Pello Urizar EAkoak, ausardia. Ezker abertzaleak ohar baten bidez salatu zuen "Patxi Lopez errealitate politiko eta sozialetik erabat aldenduta eta bakarturik" bizi dela. Dani Maeztu Aralarrekoak hitzak utzi eta akordioak egitea galdegin zion.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.