Nabarmen egin du gora Gipuzkoako Batzar Nagusiak aukeratzeko hauteskundeetan PSE-EEk. Lehenengo indarra izan dira boto kopuruan, eta 16 batzarkide lortu dituzte, duela lau urte baino lau gehiago. EAJk ere 16 batzarkide lortu ditu. Boto baliogabeen kopuru handia nabarmentzekoa, EAJren botoak baino gehiago izan baitira. ANVk Gipuzkoako Batzar Nagusietara aurkeztutako zerrenda guztiak baliogabetu zituzten.
EB-Aralar koalizioak ere gora egin du, eta 6 batzarkide lortu ditu, PPren kopuru bera. Azken horiek bi batzarkide eta 15 mila boto galdu dituzte. EA bakarrik aurkeztu da eta 7 batzarkide eskuratu ditu.
Donostian PSE-EE lehen indarra izan da, eta Odon Elorza izango da alkate beste lau urtez. Botoen %37 eta 11 zinegotzi lortu ditu. PP izan da bigarren indarra, 6 zinegotzirekin, eta EAJ hirugarrena 5 zinegotzirekin.
M27. GIPUZKOA
PSE-EE lehen indarra Gipuzkoan, EAJrekin batzarkidetan berdinduta
Boto baliogabeak EAJren botoak baino gehiago izan dira. PSE-EEk eta EAJk 16 batzarkide eskuratu dituzte bakoitzak. Donostian erraz irabazi du PSE-EEk. Parte-hartzea %59,66koa izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu