Politika

PSE-EEk Batasunarekin abiatuko du, datorren astean, alderdiekin egingo duen bilera txanda

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak gaur jakinarazi du bilera txanda abiatuko duela alderdi guztiekin. Lopezek "sistema demokratikoaren barruan" nahi du Batasuna eta horixe esango dio biltzen direnean. Zehaztasun gehiago PSE-EEko bozeramaile Jose Antonio Pastorrek eman ditu Radio Euskadin. Bilera txanda horren barruan lehen bilera Batasunarekin egingo du datorren astean. Ondoren "etortzeko prest daudenekin" bilduko da alderdi sozialista.

2006ko uztailaren 1a
19:37
Entzun
Bilera publikoa izango dela azaldu du Pastorrek, "alderdi politiko guztiekin egingo dituen bileren hasiera izango baita, Patxi Lopezek bere garaian iragarri zuen bezala".

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia Bilbon izan da gaur. Bertan iragarri du bilera txanda abiatuko duela alderdi guztiekin; baita Batasunarekin ere. Ezker abertzaleko ordezkariekin biltzen denean zer esango dien ere aurreratu du: "Zera esango diegu, ez ditugula sistema demokratikotik kanpo nahi, barruan baizik".

Lopezek, ohiz kanpoko txosten politikoa aurkeztu dio gaur PSE-EEko Batzorde Nazionalari. Gai zerrendatik kanpo zengoen txosten horrekin "gure herrialdeko garapen politiko eta sozialarentzat garrantzi berezia duen momentua" aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.