PSE-EEren zerrendetan plataforma gisa ez aurkeztea erabaki zuen Aldaketak —bi kide pertsonalki aurkeztuko dira—, baina, hala ere, PSE-EEren kanpainako ekitaldi batzuetan parte hartuko dute.
Aldaketa plataformaren helburua "kultura politikoa" aldatzea da, baina, Joseba Arregik esan duenez, badakite kultura aldaketa hori ez dela egun batetik bestera etorriko. "Lanean jarraitu beharko dugu, denbora gehiegian ahaztu baititugu demokrazia kulturaren oinarrizko printzipioak".
Politika
PSE-EEk eta Aldaketak akordioa sinatu dute "oinarrizko printzipioekin"
PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lopezek eta Aldaketa plataformako lehendakari Joseba Arregik jakinarazi dutenez, zazpi puntuko akordia sinatu dute, "oinarrizko printzipio eta baloreekin". PSE-EEren zerrendetan ez azaltzea erabaki zuen plataforma horrek, baina kanpainako ekitaldi batzuetan parte hartuko dutela jakinarazi dute. Hiritartasunari garrantzia gehiago emateko eskatu dute, eta Gernikako Estatutua aldatu behar bada, iritzi guztiak kontutan hartuta egiteko galdegin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu