EUSKAL HERRIA

PSE-EEk eta PPk Donostiako Udaleko giza eskubideen batzordea utzi dute

Udalak 'Barrura begiratzeko leihoak' bost euskal presoren inguruko film dokumentala 9.000 euroz laguntzea onartu du gaur, eta horren ondotik hartu dute PSE-EEko eta PPko ordezkariek batzordea uzteko erabakia. Urkijok esan du auzitara eramango duela Donostiako Udala. 

2012ko ekainaren 22a
15:47
Entzun

Donostiako Udalak Barrura begiratzeko leihoak bost euskal presoren inguruko film dokumentala 9.000 euroz laguntzea onartu du gaur, eta horren ondotik Donostiako Udaleko giza eskubideen batzordea uztea erabaki dute PSE-EEko eta PPko ordezkariek.

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariak adierazi du auzitara eramango duela Donostiako Udala. Aurretik ohartarazi zuen udala laguntza onartzekotan neurriak hartuko zituela. Presoen inguruko dokumentala diruz laguntzeak, Urkijoren esanetan, Terrorismoaren Biktimak Babesteko 29/2011 Legeko 61. artikulua apurtuko luke. Horren arabera, "estatuak ezin dezake parte hartu terrorismoaren biktimak gutxiesten dituzten ekitaldietan". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.