Politika

PSE-EEk eta PPk oinarrizko akordioa lortu dute

Patxi Lopez sozialista lehendakari izateko hitzarmena lortu dute bi alderdiek. Eusko Jaurlaritza berrirako "oinarri politikoak eta lehentasunezko helburuak" hitzartu dituztela jakinarazi du Rodolfo Aresek, PPko negoziazio taldekoekin egindako bileraren ostean. PPk hartuko du Legebiltzarreko presidentetza.

2009ko martxoaren 26a
20:07
Entzun
PSE-EEk eta PPk beste bilera egin dute gaur, eta akordioa lortu dutela jakinarazi dute. "Oinarri politikoak eta lehentasunezko helburuak" adostu dituzte biek, Rodolfo Ares PSE-EEk antolakuntza idazkariaren arabera.

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopez sozialista izango da -beti EAJko kidea izan da lehendakari-, eta PPren esku geldituko da Eusko Legebiltzarreko presidentetza. PSE-EEk bi postu izango ditu Mahaian, eta beste biak EAJ, Aralar, EB eta EAren artean banatuko dituzte. Apirilaren 3an egingo dute osoko bilkura.

PSE-EEk eta PPk gehiengo osoa izango dute Legebiltzarrean (25 eta 13 aulki), beti ere martxoaren 1eko hauteskundeetako emaitza ofizialen arabera. Izan ere, Espainiako Justiziak D3M baleko jo izan balu, eta honen botoak kontuan hartuta (100.000 boz, 7 aulki), ez lukete izango gehiengo osoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.