Politika

PSE-EEk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako aurre kanpaina hasi du

Maiatzean egingo diren Jaurlaritzako hauteskundeetarako aurre kanpaina abian jarri du gaur PSE-EEk, "Patxi Lehendakari" lelopean. Patxi Lopez izango da lehendakarigaia, eta Ibarretxeren proposamenari "pultsu" bat botako diotela esan dute. Datorren astean hasiko dira kartelak ipintzen, 10.000 kartel, eta gainera, 700.000 txartel banatuko dituzte iradokizunak jasotzeko.

2004ko ekainaren 16a
16:35
Entzun
PSE-EEko idazkari Jesus Egigurenek azaldu duenez, "ez da hauteskunde kanpainaren hasiera, beste gauza bat da, oso desberdina". Beraien proiektua eta mezua gizartera zabaldu nahi dutela esan du, "Euskal Herrian aldaketa politikoa lantzen joateko".

PSE-EEren proiektua ez dela nazionalismoaren alternatiba azpimarratu du Egigurenek. Egungo Gobernuaren Ibarretxeren planaren alternatiba dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.