PSE-EEk ez du nahi bosgarren edukiontzia txiparekin

2013ko maiatzaren 2a
16:42
Entzun

Denis Itxaso Gipuzkoako PSE-EEko ingurumen idazkariak EAJ kritikatu du, herrialde osoan bosgarren edukiontzia txiparekin proposatzeagatik, "kostuak eta eraginak neurtu gabe". Haren iritziz, bosgarren edukiontzia txiparekin herrialde osoan planteatzea atez atekoa Gipuzkoa osoan jartzearen tamainako "akats larria" da. Jeltzaleei deia egin die hondakinen kudeaketan ados jartzeko, "zentzuz jokatuta".

"Herritarrek atez atekoaren kontra duten iritziaren inguruan, Bildu erantzun bitxiak ematen ari da", adierazi du Itxasok. Haren ustez, hausnartu egin beharko da zein den hondakinak kudeatzeko sistemarik hoberena. "Pentsa dezagun, eta utz diezaiegun teknikariei iritzia ematen", eskatu du PSE-EEko ordezkariak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.