Javier Rojo Arabako PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, ez dute EAJrekin hitzarmenik egin PP batzordeetako presidentzietatik baztertzeko; aitzitik, beren botoa PPren jarrera harroaren ondorio izan dela esan du: "Ez dago inor erasotzeko estrategia judeo-masonikorik. Gertatu dena PPren arduragabekeriaren ondorio da, instituzioetan nahi duena egin dezaketela eta gehiengo absolutuabalute bezala goberna dezaketela sinetsi baitute. Hori amaitu egin da".
Batzar Nagusietan EAJ-EA k 19 aulki ditu, PPk 16, PSE-EEk 12, EB-IUk 3 eta UAk 1. Diputazioaren gobernua PPren esku dago, PSE-EEren botoak jaso baitzituen Ramon Rabanera hautagai popularrak, baina gobernu hitzarmenik ez zuten egin.
Arabako Batzar Nagusiak
PSE-EEK ez du PP babestu Arabako Batzar Nagusietako batzordeen eraketan
PSE-EEk oposizioko gainerako taldeekin batera bozkatu du gaur Arabako Batzar Nagusietako batzordeen eraketan, eta, ondorioz, batzorde horien gehiengoaren gidaritza izatea eragotzi dio PPri. PSE-EEkoak izango dira lau batzordetako presidenteak; EAJkoak, berriz, beste hirutakoak. Aitzitik, PPk batzorde bakarraren gidaritza izango du, EAk eta EB-IUk bezalaxe. Gaurko bozketa PSE-EErekin negoziatu zuela esan du Alvaro Iturritza Batzar Nagusietako EAJko bozeramaileak; PSE-EEk, ordea, ukatu egin du hitzarmenik dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu