Politika

PSE-EEk ezker abertzalearekin "elkarrizketa guztiak" eten dituela jakinarazi du Aresek

"Ezker abertzalearekin eduki zitezkeen elkarrizketa guztiak" bertan behera utzi ditu PSE-EEk, alderdi horretako Antolakuntza idazkari Rodolfo Aresek jakinarazi duenez. Espainiako Gobernuko idazkari Jose Blancok esan duenez, "indarkeriarekin ez dago elkarrizketarik, eta elkarrizketa gabe ez dago prozesurik"

2007ko urtarrilaren 1a
17:27
Entzun
Bilbon emandako prentsaurrekoan esan du Eusko Jaurlaritzaren eta hango lehendakari Juan Jose Ibarretxeren hitzak ez datozela bat PSE-EEren pentsaerarekin. "Ezin dute elkarrizketa defendatzen jarraitu, ezer gertatu ez balitz bezala".

Batasuna larunbateko Madrilgo atentatutik "ez da desmarkatu, eta are gehiago, babestu eta justifikatu egin du". Horregatik,"ezker abertzalearekin eduki zitezkeen elkarrizketa guztiak" bertan behera utzi dituztela jakinarazi du. "Indarkeriarekin ezin da elkarrizketarik egin, beraz ezin dira elkarrizketak izan indarkeria babestu, justifikatu eta aldatzeko intentziorik agertzen ez dutenekin".

Orain, alderdiak batu, eta "indakeriaren kontra zein hura babesten eta justifikatzen dutenen aurka" egiteko gaia da, PSE-EEren iritzian.

"Indarkeriarekin ez dago elkarrizketarik, eta elkarrizketa gabe ez dago prozesurik"

Espainiako Gobernu idazkari Jose Blancok esan duenez,"indarkeriarekin ez dago elkarrizketarik, eta elkarrizketa gabe ez dago prozesurik". Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapateroren berdin pentsatzen du Blacok, "ETAk biderik txarrena aukeratu du", eta bide horrek bukaera bakarra duela ohartarazi du: "espetxea".

Larunbatean Madrilgo Barajas aireportuan lehertarazi zuten furgonetaren inguruan egin ditu adierazpenok Blancok, Espainiako Udalen eta Lurraldeen Federazioak deitutako elkarretaratzean bost minutuko isilunea gorde ostean.

"Atentatua sufritu duten guztiei" eta "biktimei" Espainiako Gobernuaren babesa azaldu eta gero, atentatuen ondoren PPk Espainiako Gobernua babestea faltan bota dutela azaldu du: "PPk Espainiako Gobernuari babesa eskaintzea faltan bota dugu, horrela, denok batera terrorismoa gainditu eta bakea lortzeko". Azpimarratu duenezatentatuaren arduradun bakarra "talde terrorista" da.

"Beti eduki bezala", orain ere, "talde demokratiko guztien babesa" edukitzea espero du Espainiako Gobernuak, "terrorismoaren kontrako jarrera guztion artean indartzeako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.