Politka

PSE-EEk "gobernu alternatiboa" osatu nahi du Araban

PSE-EEren Arabako Batzar Nagusietako bozeramaile Txarli Prietok esan duenez, edozein formula erabiltzeko prest daude Arabako Batzar Nagusietan gobernu "alternatiboa" osatzeko. Izan ere, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, "arrazoikoa den edozer" egiteko prest daude, "Arabako Batzar Nagusietan eta Gasteizko Udalean "gehiengo sendo baten babesa duten gobernuak osatzeko". Horrekin herritarren arazoak konponduko liratekeela iritzi dio Prietok.

2004ko uztailaren 28a
11:31
Entzun
Arabako Batzar Nagusietarako helburu bat dutela esan du Txarli Prietok Radio Euskadin: "lehen bait lehen Arabako Batzar Nagusietan eta Gasteizko Udalean gehiengo sendo baten babesa duten gobernuak izatea".

Horretarako "ezin ditugu aukerak itxi, ez ditugu itxi behar behar, eta ez dugu horretarako gaitasunik. Guk ez dugu inolako formularik baztertzen, ez dugu arrazoizkoa den ezer baztertuko helburu bat lortzeko".

Izan ere,"foru markoaren baitan herritarren dituzten arazo guztiei konponbidea emateko" beharrezkoa ikusten du Prietok beste gobernu bat osatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.