Eusko LEgebiltzarraren osaketa

PSE-EEk hautagai euskalduna jartzen badu, hari botoa ematea ez du baztertzen EHAK-k

EHAK-ko bozeramaile Nekane Erauskinek esan duenez, EAJk Eusko Legebiltzarreko mahaiko presidente izateko hautagai Joan Mari Atutxa aldatzen ez badu, beraiek ez dute baztertzen PSE-EEren hautagaiari botoa ematea. Horretarako baldintza bat jarri dute, PSE-EEren hautagaia euskalduna izatea, hori "beharrezkotzat" jotzen dute. Hala ere, PSE-EEk ohar baten bidez esan duenez, ez dute hautagaia aldatuko.

2005eko maiatzaren 20a
15:50
Entzun
"EAJ ez bada mugitzen (eta orain arte ez da mugitu eta ez du ezer egin), guk ez dugu beste ezer baztertzen". Aitortu egin du PSE-EEk ez diela beraien asmoen berri eman, eta ez dakitela hautagaia aldatzeko asmorik duten edo ez, baina aldatzen badute, eta euskalduna bada, hari botoa ematea ez dutela baztertzen diote. "Legebiltzarreko Mahaiko lehendakari izateko, gure ustez beharrezkoa da euskalduna izatea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.