Espainiako Gorteetarako hauteskundeak / Araba

PSE-EEk irabazi ditu hauteskundeak Araban, alde handiarekin

Botoen %40,78 jaso du PSE-EEk, 2004ko hauteskundeetan baino %10 gehiago; EAJk, berriz, %7,10 gutxiago. Eserleku kopuruan ez da aldaketarik egon, aurrerantzean ere bi izango ditu PSE-EEk eta bana PPk eta EAJk.

2008ko martxoaren 9a
00:36
Entzun
PSE-EEk irabazi ditu hauteskundeak Araban, botoen %40,78rekin. 2004ko hauteskundeekin alderatuta, sekulako gorakada izan du, orduan botoen %30,84 lortu baitzituen. Galtzaile nagusia, berriz, EAJ izan da. Aurreko hauteskundeetan baino %7,10 boto gutxiago jaso ditu. Eta gainerako alderdi abertzaleek eta EBk ere ez dute lortu aurreko hauteskundeetan adina boto. PPk ere zertxobait behera egin du, baina bigarren indar nagusia izaten jarraituko du.

Eserlekuei dagokienean, ez da aldaketarik egon. PSE-EEk bi izango ditu, eta PPk eta EAJk bana.

Abstentzioa %29,50koa da, 2004an bezainbestekoa.

2004ko hauteskundeak, Araba:

Abstentzioa: %29,47

Baliogabea: %4,84

EAJ: %25,81 (1)

PSE-EE: %30,79 (2)

PP: %26,87 (1)

EB: %7,78 (0)

EA: %4,30 (0)

Aralar-Zutik: %1,87 (0)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.