KOMUNIKAZIOA

PSE-EEk Jaime Otamendi baztertu ondoren, Maite Iturbe onartu du EITBko zuzendaritzarako

Jaime Otamendi nahi zuen EAJk  zuzendaritzarako, baina PSE-EEk ateak itxi dizkio, orain lau urte Patxi Lopezi egindako elkarrizketarengatik. Bideoa: Otamendik Lopezi 2009an eginiko elkarrizketa (gazteleraz).

Berria.info
2013ko martxoaren 4a
20:43
Entzun

Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusia izateko hautagaia izango da. Mikel Agirrek zuzendari nagusi izateko hautagaitzari uko egin ostean, EAJk Jaime Otamendi nahi zuen zuzendari. Proposamena, baina, ez da sozialisten gustukoa izan. Ez dute begi onez ikusi Otamendiren hautagaitza, orain lau urte, Patxi Lopez lehendakaria zela, hari eginiko elkarrizketa dela eta. Ondorioz, beto irmoa jarri diote. Gaur arratsaldean egindako bileraren ostean adostu dute bi alderdiek Maite Iturbe izatea zuzendari nagusia izateko hautagaia.

Gaur goizean EAJko goi kargu batek adierazi dio Otamendiri hautagaitza atzera botako dutela. Izan ere, bi alderdiek eginiko bileran ezezko borobila jaso du Otamendiren hautagaitzak, eta ondorioz, Maite Iturbe proposatu du EAJk. Presa du EAJk zuzendari nagusi lehen bait lehen aurkezteko, duela aste batzuk oraingo zuzendari nagusi Alberto Suriok Urkullu lehendakariari karguan ez betikotzeko eskatu baitzion. 

Egun irrati eta telebista publikoaren ekoizpen buru eta Donostiako Miramongo egoitzako arduradun da Iturbe. Ekonomista ikasketez, 1989an hartu zuen kargu hori.

Ordutik EITBtik pasatako zuzendari nagusi guztiekin lan egin du. Etxe horretako zuzendari izendatzen badute, kargu horretako aurreneko emakumea izango litzateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.