Emakumeen aurkako indarkeria

PSE-EEk udal taldetik bidali du bizkartzainari sexu eraso egitea egotzi dioten Iurretako zinegotzia

Ertzaintzak Fernando Borja Ulibarri atxilotu egin zuen igandean, bizkartzaina musukatzen saiatu zelakoan, eta astelehenean libre utzi zuen Durangoko Epaitegiak. Hautetsiak esan du karguan segituko duela, bere izenean. Ez da PSE-EEko afiliatua.

2008ko urriaren 15a
16:52
Entzun
Iurretako (Bizkaia) PSE-EEk udal taldetik bidali du Fernando Borja Ulibarri (57 urte) herri hartako zinegotzia, honek bere bizkartzainari -emakumea- sexu erasoa egin diolakoan. Honi ustez musu ematen ahalegindu zela-eta Ertzaintzak igandean atxilotu egin zuen Ulibarri -bizkartzainak sartu zuen salaketa-, Durangon, eta hurrengo egunean libre utzi zuen Durangoko Epaitegiak, kargurik gabe.

Ez da PSE-EEko afiliatua, eta independente gisa aurkeztu zen iazko maiatzeko udal hauteskundeetan.

PSE-EEko zuzendaritzak eskatu dio Iurretakoari hura udal taldetik bidaltzeko, Mari Angeles Muñoz Iurretako sozialisten bozeramaileak jakinarazi duenez. Hala ere, Ulibarrik zinegotzi segitu ahal izango du, bere izenean, kargua pertsonala baita, eta gaur berak esan du hala egingo duela. PSE-EEk joan den urteko udal bozetan 11 hautetsitik hiru lortu zituen.

Ulibarrik agertu du "dena montajea" dela eta ez zela saiatu bizkartzaina musukatzen. "Ez dut ezer egin", adierazi du gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.